viernes, 18 de junio de 2010

borrokan segituko dute Customer Works-en


Iberdrolako bezeroentzako telefono bidezko arreta zerbitzuaz arduratzen den Customer Works enpresako langileek euren subrogazioa exijitzeko greba egun gehiago antolatu dituztela iragarri zuten atzo. Enpresa batzordeko kideek, ELA, CCOO eta LAB sindikatuetako Ana Fermeño, Elena Laña eta Irune de Miguel delegatuekin batera prentsa agerraldia eskaini zuten Bilbon eta pasa den ekainaren 12an, langileek asanbladan onartutako mobilizazioen berri eman zuten. Customer Works taldeak eskaintzen duen zerbitzua emateko beste enpresa bat kontratatzea erabaki du Iberdrolak. Hortaz, delegatuek azaldu zutenez, eskatzen duten «gauza bakarra» subrogazioa da, «lan berdina egiten jarraituko dugulako, bezero berdinarentzat, leku berean eta baliabide berdinekin».


(Gehiago hemen/MÁS aquí)

Iberdrolak kalte-ordaina ukatu dio Tupinamba herriari

    De A Planeta / ( MAB ) ( Português ) ( English ) Euskal Herritik (Euskal Herria), Iberdrola energia-enpresaren egoitza eta etxe nagusi...