lunes, 6 de agosto de 2012

Ekonomia berdearen aurkako elkarretaratzea Iberdrola dorrearen aurrean

ekainaren 20an, munduko bestezenbait lekutan bezala, Bilbon ere Rion adostutakoa, Ekonomia berdea, salatu zen. Jarduera talde askok deitzen zuten haien artean: Berri-Otxoak (Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales), Desazkundea, KEM/MOC, Eguzki, Ekologistak Martxan, M15M, Bizilur, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Euskadi-Cuba, Mugarik Gabe, Mundubat, Paz con Dignidad-Bakea ta Duintasuna, Veterinarios Sin Fronteras-Mugarik Gabeko Albaitariak, Euskadiko GGKEen Koordinakundea -  Coordinadora de ONGD de Euskadi, Berdintasuna, Harresiak Apurtuz - Coordinadora de ONG de Euskadi de Apoyo a Inmigrantes
EHNE-Bizkaia, STEE-EILAS, ESK, ELA, LAB


MANIFESTUA – RIO+20 GOI BILKURAREN AURREAN
2012ko ekainaren 20tik 22ra mundu osoko gobernuak Brasilgo Rio de Janeiron
elkartuko dira, ustez, Ingurumenari eta
Garapenari buruzko Nazio Batuen
Konferentziaren, hau da, “Lurraren Goi Bilkura” delakoaren 20. urteurrena ospatzeko.
Hain zuzen ere, “garapen iraunkorrerako” agenda globala ezarri zen han, estreinakoz.
Goi-bilkura hartan, 1992an, nazioarteko hiru hitzarmen onartu ziren: Aniztasun
Biologikoari buruzko Hitzarmena, Nazio Batuen Hitzarmena Aldaketa Klimatikoari buruz
eta Basamorturatzearen aurkako Borrokari buruzko Hitzarmena. Hitzarmen haietako
bakoitzaren baitan ekintza-sorta bat abiarazi behar zen, planeta eta bertako bizia
babestera eta gizaki guztiek bizitza duina izatera bideratua.
Une hartan, gizarte-erakunde askok pozez hartu genituen hitzarmen haiek, eta geure
babesa ere adierazi genuen. Hogei urte beranduago ikus dezakegunez, oraindik ez
diete eraso egin ingurumena, ekonomia eta gizartea kaltetzen duten benetako kausei.
Are okerrago: gaur egun ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-krisialdi ezin larriagoan
murgilduta gauzkaten politika neoliberaletan eta kapitalismoaren hedakuntza-,
kontzentrazio- eta bazterkeria-prozesuetan sakontzeko bide izango da ekaineko bilkura.
“Ekonomia berdea” izena engainuz eta asmo gaiztoz erabilita, honakoak iragartzen
dizkigute, gaur egun: kutsatzeko eta ingurumena suntsitzeko modu berriak, oinarrizko
zerbitzuak eta sektore estrategikoak pribatizatzeko prozesu berriak, gure lurrak eta
lurraldeak monopolizatu eta bertatik kanporatzeko prozesuak, pobreziaren feminizazio-
prozesua edo giza eskubideak, demokrazia eta giza duintasuna defendatzen dituztenen
kontrako militarizazioa eta indarkeria —areagotzen ari direnak—.
Ez zaizkigu ez euren galderak ez euren erantzunak balio. Aurrez aurre ditugun arazo
larriei erantzuteko, beharrezkoa da bide berriak urratzea, ezinbestekoa gizartean eta
politika parte hartzeko modu berriak behetik gora eraikitzea, erdigunean, ekonomiaren
ordez, pertsonak izango dituzten bestelako garapen-ereduen bitartez. Ekarri diguten
krisialdi-egoera honetan garrantzi handiagoa du galerak dituen edozein bankuk,
eginahalak, soldata eta eskubideak ostu zaizkiola ikusten duen edozein pertsonak
baino. Hori dela-eta, aberasten gaituen aniztasunetik eta indartzen gaituen
batasunetik, molde berrien aldeko apustua egiten dugu: ekoizpen-modu berriak
sortzearen alde (bestelako energia-iturrien bitartez, multinazionalek ezarritako
monolaborantzak gainditu eta molde kolektiboen alde eginda, desazkundearen
proposamenei atxikita...), harreman sozial eta pertsonalak garatzeko modu berrien
alde (patriarkatua eta arrazismoa gaindituta), erabakiak hartzeko modu berrien alde
(korporazio ekonomiko handien mende dagoen demokrazia liberalaren muga estuak
gaindituta)... Neoliberalismoaren aurkako esperientzien, borroken eta ametsen sarea
da euren amesgaiztorik handiena.
Rio+20 goi-bilkura ofizialean inposatu nahi den Ekonomia Berdearen aurka Ekintza
Globalerako Eguna garatzeko deiari erantzunda, gure konpromiso antikapitalista eta
antipatriarkala berretsi egiten dugu, eta desazkundea, elikadura-subiranotasuna,
bizimodu ona, feminismoa eta herrien, langileen eta pertsonen arteko elkartasuna
aldarrikatzen, hori baita kapitalismoaren aurrean dagoen alternatiba bideragarri
bakarra.
Ekintza Globaleko Eguna. GIZA KATEA-KONZENTRAZIOA
Asteazkena ekainak 20. Bilbao 19:30
Euskadi Plaza (Iberdrola Dorreraren aurrean)

Iberdrolak kalte-ordaina ukatu dio Tupinamba herriari

    De A Planeta / ( MAB ) ( Português ) ( English ) Euskal Herritik (Euskal Herria), Iberdrola energia-enpresaren egoitza eta etxe nagusi...